viernes, 20 de junio de 2014

Euskal Herriko ehiztari eta arrantzaleen eguna, geure eguna

Igarri gabe badator gure eguna, Ehiztari eta Arrantzaleen Eguna. Aurtengoa XXII. edizioa izango da. 22 urte luzez gure nortasuna ozenki zabalduz, euskal ehiztari eta arrantzaleok nortzuk garen eta zer nahi dugun azalduz. 

Aurten ere badaukagu zer ospatu eta zer esan. Nahiz eta trabak ugaritu, ehiza eta arrantza bizirik daude gure herrian. Milaka zaletu gara eta gazteok ere gero eta protagonismo handiagoa dugu bai mendian eta bai erakundeetan. ADECAP Gazteak eta Federazioetatik lan ikaragarria egiten gaude gure bi zaletasun hauek gizartean eta batez ere gazteen artean zabaltzeko. Honen adibide dira ehiza azterketarako kurtsoak eta hauek ugaritzeko egin dugun ahalegina. 

Ehizaren aldeko bidea luzea da, ez du etenik. Aurten ere badaude Dimara joateko arrazoiak. Asko dago jokoan. Estatu espainiarrean legedi aldaketa batzuk emango dira 2015. urtean, besteak beste, ehiza araudien eta ehiza sasoien harmonizazioa. Ezin gara aldaketa hauen aurrean geldirik geratu. Gure proposamenak aurrera ateratzeko momentu egokiaren aurrean egon gaitezke. Ez gaude ados pagausoen ehiza urtarrilaren 31an bukatzeaz, eta are gutxiago, beste Erkidego Autonomo edota Frantzian otsailaren 28rarte ehizatzen dituztenean. Zer esanik ez zozo edota usapal turkiarraren ehiza debekuez. Debekuetarako Europar Batasuneko kide bagara, aukera berrietarako ere bai. 

Ekainaren 22an Dimara joan beharra daukagu, gure indarra eta batasuna adierazteko. Dimatik Europa osora zabaldu behar dugu gure oihartzuna: Euskal Herrian ehiza eta arrantzari baiezko borobila. 

Diman ikusiko gara.
Iker Hidalgo Egurrola

Desveda.info Leer más...

jueves, 12 de junio de 2014

DESVEDA 7/06/2014

Leer más...

domingo, 1 de junio de 2014

DESVEDA 24/05/2014

Leer más...